top of page

Online Psikologia

Bakarkako jarraipenak; nerabe eta helduak

Azken urte hauetan, ziberpsikologia indarra eta forma hartzen doa. Gaur egun prest gaude erronka honi aurre egiteko konfidentzialtasuna bermatuz. Hala ere, beti zaitu behar gara lehengo bi-hiru saioak aurrez-aurre burutzea erlazio positiboak garatzeko. Web gune honetan eskura duzuen txat-a erabili sortzen zaizuen edozein zalantza argitzeko.

Familiei aholkularitza

Lana, egunerokotasuneko eginbeharrak, hezkuntza erronkak, familian sortzen diren gatazkak eta bestelakoak. Ez da batere erreza dena bateratzea, batzutan gainezka egiten dugula sentitu dezakegu eta kosta egiten zaigu nahi dugun bezala egoerei aurre egiteko baliabide pertsonalak aurkitu eta garatzea.

Momentu puntual batean sortzen zaizun zailtasun bati aurre egiteko laguntza behar baduzu edo familian inguruan baliabide pertsonalen garapen sakonago bat egin nahi baduzu, hemen daukazu lan horretan aurre egiten lagundu ahal dizun zerbitzu bat.

Taldeak eta tailerrak

Sekretu bat kontatuko dizut… orain bizitzen dituzun zailtasun horiek… ¡Denok sentitu ditugu modu batean edo bestean!

Taldeak sortzen joango naiz elkarrekin aurre egiteko zailtasun horiei, lagundu eta oztopatu diguten baliabide eta esperientziak elkarbanatuko ditugu.

Gai desberdinen inguruko tailer puntualak ere sortuko ditut; Sare sozialetan emango dut horien berri! Adi egon!

Materialak

Gune honetan, zure egunerokotasunean erabilgarriak izan daitezkeen materialak aurkitu ditzazkezu. Pazientzia izan,… Pixkanaka berrituko ditut!!

 

Aurkitu ditudan eta elkarbanatzeko interesanteak iruditzen zaizkidan web gune, artikulu eta bideoen bilduma ere aurkituko dituzu.

 

Botoia sakatuta, gai hauen inguruko materialak izango dituzu;

FAMILIA:

Zure haur zein nerabearen garapenaren inguruko informazioa, garai bakoitzari egokitutako garapenerako jarduerak, ipuenen bitarteko hezkuntza, egunerokotasuna eta komunikazioa garatzeko baliabideak,…

PSIKOLOGIA:

Ongizate emozionala garatzeko klabeak, erlaxazio teknikak, meditazioa egiteko bideoak,…

HAUR PSIKOLOGIA:

Frustrazioa, emozioak,… kudeatzeko pautak. Baita garapen zein komunikazio positiboa laguntzeko  baliabideak eta bestelakoak.

HEZKUNTZA:

Izaera eta gaitasun desberdinei egokitutako baliabideak hezkuntza prozesuan laguntzeko.

Mi enfoque
bottom of page