Sandra Muxar
Psikologia eta familia
Sandra Muñoz naiz, psikologian lizentziatua 2005. urtean. Elkargokide zenbakia 1700.
Haur eta nerabe psikologian aditua. 2006. urtetik aurrera muxar haur, nerabe eta familientzako laguntza eskaini duen psikologia gunearen zuzendaria eta langilea izan naiz. Gaur egun psikologia bulego berria aurkezten dut Errenterian; Sandra Muxar.
Sandra Muxar Bulego Psikologikoan, gurasoei zuzendutako tailerrak, gurasoentzako laguntza taldeak eta agente desberdinekiko koordinazioa burutzen dut. Baita, haur, nerabe eta beraien familiei laguntza eskaintzeko bakarkako zein taldeko saioak ere. Azkenik, familientzako laguntza eta bidelagun zerbitzuak eskaintzen dituzten udal proiektuen diseinu eta kudeaketak egiten ditut.
Adimen handiko ikasleen identifikazio eta ebaluazioan aditua, Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean. Javier Touron eta Roberto Ranz-en eskutik ikasteko aukera izan dut; talentuaren garapenerako zuzendutako hezkuntzaren inguruko ikuspuntu globala eskaini didatenak; baina baita pertsona guztien ezaugarriak garatzeko zuzendutako hezkuntza berritzailea ezartzeko bideak hausnartzeko eta garatzeko irrikak ere.
Positive Discipline Association-ak akreditatutako Familiari aplikatutako disziplina positiboaren nazioarteko agiria.
Esku hartze eremuak
Haurrak, nerabeak, familiak, helduak eta profesionalak.
Hezkuntzarekin eta familiarekin lotutako proiektuen kudeaketa eta koordinazioa.
ORIENTAZIOA
Familiak.
Profesionalak.
Ikastetxeak.
BAKARKAKO PSIKOLOGIA
Haur eta Nerabeak.
Helduak.
Gurasoak.
TALDE PSIKOLOGIA
Haur eta Nerabeak
Helduak
Gurasoak
Tailerrak
ONLINE PSIKOLOGIA
Nerabeak.
Familiak.
Helduak.
PARTE HARTZEN DUDAN PROIEKTUAK
Ikastetxeei laguntza (aholkularitza, kanpo bulegoa, hezkuntza berrikuntza, …).
Udal Guraso Eskolak.
Errenteriako Udalak eskaintzen duen Familia Gunea egitasmoa.
Harremanetarako
Zerbitzuen inguruko zalantza edo kezkarik al duzu?
Formularioa erabili eta mezua bidali dezakezu. Ahalik eta azkarren jarriko naiz zurekin kontaktuan eskaintzen didazun posta elektronikoa erabilita.
WhatsApp erabili zure hitzordua hartzeko!
Tel: 656 78 58 90